Ikusmen azterketa osoa

Zure beharrak edozein izanda ere, gure profesionalak zuri aholkatzeko eta dituzun zalantzak konpontzeko egongo dira. Beharrezkoa zaizun denbora eskainiko dizute, helburu bakarrarekin: zure ikusmen arazoei irtenbide bat ematea.

. Ikusmen graduazioa
. Ikusmen-binokularraren azterketa
. Haur-optometria
. Ukipen gabeko tonometria
. Topografia
. Retinografia
. Pakimetria
. Biomikroskopia digitala
. VisualMap

Kontaktologia

Argizti Optikan mota guztitako ukipen lenteak egokitzen ditugu. Ukipen lente progresiboetan espezializatutako zentro bat gara.

Ukipen lente pertsonalizatuetan adituak diren laborategi hoberenekin lan egiten dugu: CooperVision, Bausch & Lomb, Alcon, Lenticon, Mark´ennovy eta abar.

Zure beharrei hobekien egokitzen den aukeraren inguruan aholkua emango dizugu.

Ikusmen terapia

Ikusmen terapiaren helburua disfuntzioak konpontzea da, eta honetarako, ikusmen ariketetan oinarritzen da. Hau da, ikusmen trebetasunak optimizatzea (dibergentzia, konbergentzia, ikuspuntua estimulatu edo erlaxatzeko ahalmena), ikusmen mugimendua edo eta ikusmen pertzepzioa hobetzea du helburutzat.

Tratamendu pertsonalizatuak dira. Terapia honekin ikusmen gaitasunak garatzen eta trebatzen dira. Bezeroaren ikusmen funtzionamendu eta etekina hobetzea lortzen dugu, ikusmen binokular eraginkorrena lortuz.

Estetika-aholkularitza zerbitzua

Argizti Optikan ikusmen ikuspegitik zein estetikotik aholkua emango dizugu, arreta guztiz pertsonalizatua eskainiz.

Betaurrekoak aukeratzeko prozesuan ere lagunduko dizugu, hobekien moldatzen zaizkizunak hautatzeko.

Audiologia

. Audiofonoak

. Audiometriak

. Bainuko tapoiak

. Zaratarako tapoiak

· CIC intrakanalak

· ITC Intraurikularrak

· Retroaurikularrak

· Audiofono digitalak

Tailerra, muntaketa eta konponketa

Argizti Optika ezberdina da. Betaurrekoen muntaketa edo konponketetarako gure tailer propioa dugulako gailentzen gara. Saldu osteko zerbitzu egoki bat eskaintzea garrantzitsua dela deritzogu.