Argizti Optika
Tolosa · Urretxu
1973. urtean sortu zen Argizti Optika, ikusmenerako zerbitzu osoa eskaintzeko asmoz. Berrogei eta bost urte ondoren mimo osoz lan egiten jarraitzen dugu, ikusmen beharrak dituzten pertsonei egokien zaizkien betaurrekoak hautatuz.
Optiko-optometrista lan-talde handi batek osatzen du Argizti Optika. Gehien gustatzen zaien horretan egiten dute lan, zure ikusmena zaindu eta hobetzean, alegia. Zure ikusmenari konponbide egokiena eskaintzeko diagnosietarako azken teknologia dugu.