1913. urtetik dago Argizti Optika Tolosan. Lehen bitxitegi/erloju-denda Tolosako Trianguloan ireki zuten eta haren zabalkuntza bezala egun ezagutzen dugun optika jaio zen.

 

Familiarteko negozio honetatik lau belaunaldi pasa dira. Pablo sortzailea, Luis eta Angelita bere seme-alabak, Pablo bere biloba eta, Pablo eta Luis bere birbilobak. Azken bi hauek daramatelarik egun familiarteko negozioa.

 

Honegatik, 100 urtetako esperientzia duen enpresatzat dugu Argizti Optika. Eta 1973 urteaz geroztik, joera berrien abangoardian murgilduta dabil gure optika.

 

Zamarripatarrekin bat, optometrista talde oso bat jardun da lanean, zure ikusmen osasuna zaintzeko asmotan. Honetarako, punta-puntako tresnak erabiliz.

 

Zerbitzu onenak zure neurrira eskaintzeko, hiru establezimendu ditugu Gipuzkoan.