Argizti Optika

Tolosa · Urretxu

1973. urtean sortu zen Argizti Optika, ikusmenerako zerbitzu osoa eskaintzeko asmoz. Berrogei eta bost urte ondoren mimo osoz lan egiten jarraitzen dugu, ikusmen beharrak dituzten pertsonei egokien zaizkien betaurrekoak hautatuz.

 

Optiko-optometrista lan-talde handi batek osatzen du Argizti Optika. Gehien gustatzen zaien horretan egiten dute lan, zure ikusmena zaindu eta hobetzean, alegia. Zure ikusmenari konponbide egokiena eskaintzeko diagnosietarako azken teknologia dugu.

Konpromisoa

Lan ordu asko, ahalegina eta grinaren emaitza da Argizti Optika. Gaur egun Tolosan bi optika ditugu eta hirugarren bat Urretxun. Gure bezeroen konfidantza eta asebetetzea da guretzat garrantzitsuena. Horregatik, merezi duzun denbora zuri eskaintzea da gure nahia.

Guneak

Gure dendak bisita itzazu, gune erosoak dira. Betaurreko sortzaileen proposamen hoberenak aurkituko dituzu, klasiko berregokituen bilduma garrantzitsuenarekin bat.

Guretzat garrantzitsuena zure ikusmen osasuna delako

ARGIZTI BERMEA

 

. Lehen bi hilabeteetan gure progresiboetara egokitzen EZ bazara %100 kobertura.

. Lehen urtean betaurreko hausturagatik %100 kobertura.

. UMEAK (0-12 urte bitartekoak) lehen urtean betaurreko hausturagatik eta graduazioa aldaketagatik kristalak aldatu behar badira %100 kobertura.

EGOKITZAPEN BERMEA

 

Bezero/pazientea betaurrekoetara egokitzen ez bada edo gustora ez badago, erantzule egiten gara.

FABRIKAZIO BERMEA

 

Fabrikazio akatsa badago, 2 urtetako bermea izango duzu edozer gauza pasata ere.

KOOPERATZEN DUGU

Club Remo de Tolosaldea

(T.A.K)

BABESTEN DUGU